2014(e)ko urria 17, ostirala

1. SAIO PRAKTIKOA

1. Saio praktikoko hausnarketa

Ordenagailu gelara joan gara eta bertan geundela, irakasleak e-gelara igo dituen dokumentuak trasteatzen ibili gara, zalantzarik agertuz gero argitzeko asmoz.
Blogak ikusten hasi gara eta galdurik sentitu naiz, izan ere, inoiz ez naiz habila izan informatika gaietan.
Blog batzuk interesgarriak iruditu zaizkit, baina, era berean zailak aurrera eramateko. Blog batzuk gaztelaniaz idatzita daude eta horregatik nire zalantza izan da ea askatasun osoa dugun edozein hizkuntzatan idazteko. Irakasleari galdera hau formulatu diot, eta esan didanez, nolanahi editatu dezaket, nire blog partikularra delako.

Burura etorri zaidan galdera nagusia hauxe izan da: zertan datza irakasgai honek?

Guztion artean zalantzak argitu ditugu, bakoitzak bere zalantzak plazaratuz, baita irakasgaiarekiko zein sentsazio  suertatu diren azalduz ...

Lehen egunean gehienak galduta ibili gara, ez baitakigulako irakasgaiak zertan datzan zehazki.

Irakasleak esan digunez, berak nahi duena da gure parte-hartze aktiboa eta baita irakasle-ikasle rola aldatzea. Ez du inolako mugarik ezarri, gure imajinazioa eta sormena lantzea du helburu. Kuxkuxeatu ahal izan ditudan blogetan egunerokoak, bideoak, hausnarketak ... agertzen dira,  beraz, ondoriozta dezaket gauza ezberdinak egin ditzakedala nire blogean eta ideia moduan har ditzazkedala gainontzekoen blogak.

Astero hausnarketa bat egin beharko dugu ikasketa prozesuari buruzkoa eta hau blogera igo. Portfolio honetan teoria eta praktika saioetan emandako gaiei buruzko hausnarketak sarrera moduan idatzi beharko ditugu. Bertan txertatuz joan gaitezke trasteatzen gauden blogetatik aurkitzen ditugun gauza interesgarriak.

Ideia ezin hobea iruditzen zait, honen bidez IKT mundua ezagutuko dugulako eta alderdi honekiko abildadea landuko dugulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina