2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

1. EMANGARRIA

IKT ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Sintesia:

Gizartea definitzerako orduan hainbat alderdi ezberdin aipa daitezke, hala nola, gizarte materialista, globalizatua, informazioaren eta ezagutzaren gizartea, komunikazioarena, irudiena eta gizarte digitala. Esan daiteke, teknologiaren presentzia argia dela. Honen ondorioz, gaur egungo umeen hezteko eta hazteko testuingurua aldatu egin da. Soka honetatik, hezkuntza ere aldatu beharrean ikusten da eta honetarako baliabide berri ugari aurki ditzakegu. Eredua berriztatzeko IKT-ak aldarrikatzen dira tresna modura, era arduratsuan jokatuz zenbait helburu lortzeko: ikasleen partaidetza, lankidetza, talde lana, loturak ... Laburbilduz, teknologia, hezkuntza eredua hobetzeko akuilu bihurtzea.

 5 hitz gako:

1. Teknologia: IKT

2. Hezkuntza

3. Berriztatu 

4. Jarrera arduratsua

5. Alfabetatze digitala


 Proposatutako 2 galderak:

1. Ba al daude prestaturik gaur egungo irakasleak hezkuntzan horrelako aldaketa bat jasateko?  

2. Teknologia berrien ezagutzak  maila berean garatzeko gai izango al dira  eskola guztietak?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina