2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

TXIMISTAK GUREAN!




Azken egun hontan eguraldi aldaketa somatzen hasiak gara. Arraroa zen azaro hasieran tirantedun maukako  kamisetekin eta praka laburrekin ibiltzea. Garaia bazen eguraldi hau edukitzeko, baina, horrenbesteko aldaketa ona al da?

Atzoko egunean esnatu bezain pronto, irratia piztu eta albiste bat entzun nuen: Tximista batek Karrantzako baserri batean sutea eragin zuela, eta beste batek, Larrabasterrako metroan beste sute txikiago bat.  Egunak aurrera egin ahala, gai honekin lotura duten albiste geroz eta gehiago ateraz joan dira eta harrigarria izan da zenbat tximista jauzi diren gure lurraldean.


Hona hemen  euskalmeten eskutik, tximisten kopurua eta lurra jo duten guneak adierazten dituen mapa, eta jarraian albistea eitb-ren eskutik:



 EITB albistea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina