2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

6. SAIO TEORIKOA

6. SAIO TEORIKOKO HAUSNARKETA


Gaur 7 talderen aurkezpenak entzun ditugu teoria saioan. Denak "IKT-ak hezkuntzan" gaiarekin loturikoak izan dira. Nire gaurko eguneko eginkizuna oso pasiboa izan da, izan ere, dokumentatzaile lana egitea tokatu zait eta gaur aurkeztu dituzten taldeak ez dira niri egokitutakoak. 
Oso interesgarria iruditu zait gaurko eguneko aurkezpenetan, klase aurrean erakutsitako euskarri digitalak ezberdinak izan direla, hau da, ez da power point soila izan. Ahots grabaketak egin dituzte eta ondoren, aurkezpen idatziarekin batera osotasunean, kalitate handiko aurkepena egin dute.
Honek, demostratu dit kapazak garela IKT-ak geroz eta hobeto manejatzeko eta lan geroz eta konplexuagoak egiteko.
Hasieran nahiko beldurturik sentitzen nintzen eta irakasgai honekiko deskonfiantza handiarekin, baina, ikusten ari naiz nola inguruko ikaskideek baliabide ugari erabiliz doazela eta beraz, niri ere konfiantza ematen dit horrek.
Beraz, gaurko egunak balio izan dit gainontzekoen lan zaila ikusteko eta horrek, niri ere konfiantza emateko. Laburbilduz, oso pozik sentitu naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina