2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

7.SAIO PRAKTIKOA

7. SAIO PRAKTIKOKO HAUSNARKETA

Dokumentatzaile lanarekin jarraitu dugu lan taldean arituz. Jada badugu zer egin eta nahiko agobiatuta sentitzen hasiak gara. Egia esan, guri dokumentatzaile moduan aztertzea egokitu zaizkigun taldeen disposizioa oso egokia da, eta beren lanak berehala konpartitu dituzte gurekin, guk gure lana behar bezala betetzen joateko.

Sitesean trasteatzen ibili gara eta jada badugu egitura orokorra eginda. Taldeak sailkatu ditugu, taldekide bakoitzaren blogak jarri ditugu edonoren esku eta zenbait ezarpen eginez joan gara.

Laukoteko bi, sitesean jardun dute eta nik eta beste batek ikertzaile lanari ekin diogu. Blog ezberdinak begiratuz joan gara baina egia esan, gehienak haur hezkuntzan oinarriturikoak izan dira. Hala ere, youtube kuxkuzeatzen zenbait bideo interesgarri aurkitu ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina